Edukinetara joan

Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea

Nabigazioa

Menu nagusia

Albisteak

2017/03/14
GURE ALEBINAK ETA INFANTILAK... JO TA KE!

 

Gure saridunak Ampliar imatge

 Martxoak 11 larunbatean Hernanin jokatu zen errepideko denboraldiko bigarren lasterketa. 1,2km luzeko zirkuitua izan zen, herriaren erdigunean kokatua eta ihesaldiek arrakasta izan lezaketen ibilbidearekin.

Gure txirrindulariek, beste behin ere sasoiko daudela erakutsi ahal izan zuten, eta podiumean nagusi izan zen kolore txuria.

Alebinen lasterketan hiru bira emango zizkioten zirkuituari eta espero zen bezala, Adur Tapiak lehenengo biran erasoa jo eta proba irabazteko nahiko diferentzia ateratzea lortu zuen. Asier Iguiñiz-ek bestalde, sprint luze baten ondoren asko landutako bigarren postua lortu zuen. Nesketan Malena Rodriguez bigarren sailkatu zen, lasterketako ardura bere gain hartu ondoren. Hori zela eta, bere aurkariek lehenengo postua kentzea lortu zuten. Junkal Santiagok berriro igo zen podiumera,  hirugarren postuan hain zuzen ere.

Irungo Txirrindulari Elkarteko infantilak protagonista izan nahi zuten Hernaniko lasterketan. Hirugarren biran, Igor Gonzalezek maisutasunez betetako eraso bat jo zuen eta borrokaren hasiera eragin zuen. Bere gurpilera Beñat Carballeda (Buruntzazpi) eta Haritz Sein atera ziren, hauek iheslaria harrapatu ondoren lanean jarraitu zuten ondorengo biratan, bi bira falta zirela Haritz Sein-ek bere iheskidea uztea lortu zuen arte. Haimar Etxeberriak bestalde, Jon Ander Picon-entzat egin zuen lan sprintean eta honek hirugarren postua lortu zuen. Nesketan, Maialen Arrutik lehen postua lortu zuen, nesken pelotoiko lider bezala sendotuz.

Bitxikeria bezala esan, itzulia galdutako txirrindulariak zirkuitutik kanporatu ez zirenez, ezin izan zela infantil kategoriako sailkapen osoa zehaztu.

Webgune hau da: Portal de Asociaciones de Irun
© Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea - Uranzu, 39 - bajo - 20304 - Irun - info@ccirunes.com