Edukinetara joan

Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea

#[eBDLocale.literal(navegacio)]

Menu nagusia

Albisteak

10/04/2017
ANOLAKUNTZA ETA EMAITZA ARRASKATATSUAK ALEBIN ETA INFANTIL LASTERKETETAN IRUNEN

 

 Igandean, apirilaren 9an, Irunen jokatu zen errepideko denboraldiko seigarren lasterketa. 1,2 luzeko zirkuitua zen, erdigunean kokatua, guztiz laua, bi zuzengune luzerekin eta 180 graduko bi bihurgunerekin. Eguraldia ezin hobea txirrindularientzat, zerua urdin eta ia udako tenperaturarekin.

Hiru lasterketa jokatu ziren, alebin mutilak, alebin eta infantil neskak eta infantil mutilak.

Alebinen proban, zirkuituari bost itzuli eman behar zizkioten eta espero bezala, Adur Tapiak eraso gogor bat jo zuen bigarren itzulian eta abantaila nahikoa hartu zuen harrapatua ez izateko eta proba irabazteko. Bestalde, Asier Iguiñizek esprint luze baten ondoren landutako laugarren postua lortu zuen eta Aiur Eraso zazpigarren izan zen.

Nesken proban, alebinak eta infantilak batera korritu zuten. Alebinek zirkuituari lau itzuli eman behar zizkioten eta infantilek hamar. Alebinetan, Malena Rodriguez bigarren sailkatu zen, Junkal Santiago hirugarren eta Lur Yarzabal bostgarren izan zen. Infantil kategorian, Maialen Arrutik irabazi zuen buruarekin jokatuz eta aurkariak neurtuz. Eraso arin eta iraunkorra jo zuen bi itzuli falta zirela eta bere aurkariengandik ihes egin eta irabaztea lortu zuen.

Infantil mutilen proban, hamabi itzuli eman behar zitzaizkion zirkuituari. Haritz Seinek lehen itzulitik erasotu zuen tropela hautsiz eta berriro ere Beñat Carballeda (Buruntzazpi) bere gurpilean eramanez. Bihurgune bakoitzaren irteeran, Haritzek eraso laburrak jo zituen eta horrela, bostgarren itzulian aurkaria atzean uztea lortu zuen. Hortik aurrera, bakarrik joan zen lasterketa buruan, ihesaldiaren distantzia handituz eta lasterketa lasaitasunez irabazi ahal izan zuen. Bere atzetik, Jon Ander Picón, Igor Gonzalez eta Haimar Etxeberria sailkatu ziren laugarren, bostgarren eta zazpigarren hurrenez hurren.

 
© Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea - 20304 - Irun - info@ccirunes.com