Edukinetara joan

Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea

#[eBDLocale.literal(navegacio)]

Menu nagusia

Albisteak

26/07/2011
Ofizialki aurkeztua II. Juanma Garate Martxa

Café Irun-en egin da, laguntzaile eta agintarien epelera, II. Juanma Garate Martxaren aurkezpena, gure Klubak antolatuta.

Gure presidente Proko Gómezek aurtengo berritasunak azaldu ditu; jarduera paraleloak hasiko omen dira probari irteera, goizeko 8:30ean, ematen zaionean. Jarduera horien artean nabarmenena spinning-maratoi bat; horretarako Sarylen Gimnasioaren eta Mendibil Prestakuntza Zentroaren laguntza izan da; ateratakoa AFAGIrentzat izango da y del Centro de Formación (Alzheimer gaixotasuna dutenen familiakoen Gipuzkoako Elkartea).

Aurtengo ibilbideek 130 eta 120 kilometro dituzte, eta edizio honetan biek desberdintasun bat daukate, Ingelesaren Gaztelura azkenean, Oiartzundik, egingo den igoeran, igoera aukerakoa, 2010eko bertsio luzeko Jaizkibelgoaren ordezkoa.

Prokok bereziki eskertu zuen antolamenduan ibiliko diren 60 boluntario baino gehiagoren laguntza ikaragarria, baita Real Uniónena ere, aurten ere utzi dituelako Galen instalazioak (oso gustura, bere presidente Ricardo Garcíak esan zuenez), eta bere presidente Belén Sierrak ordezkatzen duen Patronatuaren laguntza ere.

Esteka: Web Ofiziala  
 
© Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea - 20304 - Irun - info@ccirunes.com