Lokomotiv taldeko Eugeny Shalunov txirrindulari errusiarrak irabazi egin du, berriz ere, hirugarren etapan, San Martzial gainean amaitzen zen honetan; 13 segunduko aldea atera die bere taldekide Sergey Chermetsky-ri eta Igor Merinori (Naturgas Energía).
Shalunovek atzean utzi zituen bere arerio guztiak aldapa labur baina gogogrrean, eta erakutsi zuen probako indartsuena dela, dagoeneko irabaziak baititu jokatutako hiru etapetako bi.