Ostiral arratsaldean ofizialki 2019 denboraldirako gure eskolako txirrindulariak aurkeztu genituen. Klubeko alebin, infantil eta kadeteek Irungo Txirrindulari Elkarteko koloreak harrotasunez eramango dituztela ziur gaude.
Iñigo Lavado jatetxean 100 gonbidatutik gora elkartu ginen, Jose Antonio Santano (Irungo alkatea), Pedro Alegre (kultura eta kirol ordezkaria) Eduardo Soto (Gipuzkoako Txirrindulari Elkarteko presidentea) eta gure enbaxadore den Juanma Garate nabarmenduz.
Eta noski, eskolako kalitatea mantentzen laguntzen diguten sponsorrei eskerrik beroenak: Dinuy, Optica Bidasoa, Poliester Gabiria eta Ciclope, bai eta enpresa laguntzaileei ere, Desgüaces Vidaurreta, Urbicolan, Talleres Viaisa, Covirán, Patés Bidart, Bacalaos Santimar eta Íñigo Lavado jatetxea.
Eta ez dugu "zeremonia-maestra" lanetan dotore ibili zen Arritxu Iribar ahaztu nahi.
ESKERRIK ASKO!!!!