Hondarribiako Txiplau zirkuitoan antolatu zen, eta hauxe da kronika:
Larunbatean martxoak 4ean errepideko lehen lasterketa jokatu zen Hondarribian, Txiplauko zirkuitoan. Ia 2km-ko zirkuito gogorra, haizeak jotzen zuena eta ia 400 metro luzeko igoerakin.
Alebinen proba, zirkuitoari hiru bira ematea zena, 20 minutu aurreratu zen eguraldi txarrak eman zuen tartea aprobetxatzeko. Lehenengo itzulia mantsoa izan zen eta inork ez zuen erritmorik markatu izan nahi. Bigarren itzuliko igoeran Adur Tapiak erasoa jo zuen eta inork ezin izan zion jarraitu, azkenean bera izan zen garaile. Aiur Erausok zorte okerragoa izan zuen, moztuta geratu baitzen eta bakarrik egin behar izan zion haizeari aurka, hamargarren sailkatu zen. Nesketan, Malena Rodriguez-ek oso lasterketa ona egin zuen, aurreko taldean sartuta eta garaipenaren burrukan, sprintean bigarren egin zuen. Aldi berean, Junkal Santiago podiumera igo zen hirugarren postuan eta Lur Yarzabal laugarren sailkatu zen.
Infantilen proba zazpi biraz osatzen zen eta txingorra zaparradaren erdian hasi zen. Txingorra eta aurpegiz jotzen zuen haizea zela eta, gure txirrindulariek dardarka eman zioten hasiera probari. Horrez gain, gure talde aurkari bat lasterketa hausteko asmoarekin atera zen eta etengabe ihes egiten saiatu ziren bertako hiru txirrindulari. Gureak sendo erantzun zuten eta azken birara 10 txirrindulariz osatutako taldea iritsi zen. Lasterketa Iñaki Errazkinek (Buruntzazpi) irabazi zuen, hogei bat metro atereaz Haritz Seini. Honek, nahiz eta kolokazio okerra izan helmugako zuzengunea abiatzerakoan, guztiak gainditu eta bigarren postua lortu zuen. Gainera, Jon Ander Picon seigarren izan zen, Haimar Etxeberria bederatzigarren, Iker Amantegui hamargarren eta ondoren Mikel Bermejo, Beñat Alvarez eta Jon Grande. Nesketan Maialen Arrutik merezitako garaipena lortu zuen ia proba guztiak bakarrik eginda haizeari aurre eginaz, horrek lortutako garaipenari balio gehiago ematen dio.