Edukinetara joan

Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea

#[eBDLocale.literal(navegacio)]

Menu nagusia

Albisteak

27/02/2017
OSO EMAITZA ONAK ALEBIN ETA INFANTIL KATEGORIETAKO LEHENENGO LASTERKETAN

 

 Otsailak 24 larunbatean hasi zen alebin eta infantil kategorietako lasterketen denboraldia Oiartzungo Mendibil parkean jokatu zen mendi bizikletako probarekin.

                Proba, igoera gogor bat eta ondoren jaitsiera bortitz batez osatutako 1,5km-ko  zirkuitu exijente bati hainbat buelta ematea izan zen.

                Club CiclistaIrunés-eko txirrindulariek, lortutako emaitzak ikusita, sasoi bikaina erakutsi zuten.

                Alebinen lasterketa zirkuituari bi buelta ematea izan zen. Lasterketa hasieratik erabaki zen Adur Tapiaren eraso gogor batekin eta atzetik, distantzia batetara Asier Iguiñiz zuelarik. Bi hauek izan ziren lehenengoa eta bigarrena mutilen kategorian. Gure neskei dagokienez, Malena Rodríguez izan zen lehen sailkatua bere kategorian indarra eta erregulartasuna erakutsiz. Eta Juncal Santiagoren esfortzuak saria izan zuen hirugarren postuarekin.

                Infantilen lasterketan zirkuituari lau bira eman behar izan zizkioten eta bigarrenetik aurrera erabaki zen. Bertan Haritz Seinek, Iñaki Errazkin (Buruntzazpi) atzean uztea lortu zuen nagusitasun osoz. Bestalde, Haimar Etxeberriak lasterketa ona burutu zuen, hirugarren postuagatik borrokan jardun zuen baina azkenean ezin izan zuen laugarren bueltan izan zuen erorketagatik. Nesketan, Maialen Arrutik bigarren postua lortu zuen merezimendu osoz.

 
© Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea - 20304 - Irun - info@ccirunes.com