Uztailaren 25ean, igandean, Iker Rodriguez Neumáticos Behobia- Irungo TEko pilotuak merezita lortu zuen 2. postua Polonian jokatu zen Trialsimeko munduko txapelketan.
Larunbatean, lehenengo txanda jokatu zen, eta hartan, maila bakoitzeko lehenengo 12ak igarotzen dira finalera, eta 5. sailkatu zen, Buhrer Bjom alemaniarraren, Janin Arnaud frantsesaren, Leonard Romain belgikarraren eta Alejandro Montalvo madriladarren atzetik.
Igandean jokatu ziren finalak, 5 gunetan, bina biratan. Lehen biran gaizki ibili zen; 15 oineko txartela egin zuen, belgikarraren 8tik oso urrun, frantziarraren eta alemaniarraren 11ren, Martin Aran kataluniarraren 12ren eta madrildarraren 14ren atzetik. Pilotu irundarrak bigarren biran, bere onena eman zuen, eta biraren txartel onena emanda, txapelketako 2. posturaino igo zen, 1.arekin, Martin Aran kataluniarrarekin 24 puntura berdinduta. (Iker 2. sailkatu zen, 2 zero zituelako eta kataluniarrak, berriz, 3).
ZORIONAK IKER!!!!!!!!!!!!!!!!!