Edukinetara joan

Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea

Nabigazioa

Menu nagusia

Albisteak

2017/03/23
AZKEN PROBAKO ALEBINEN ETA INFANTILEN LORTUTAKO EMAITZAK

 Zarautzen antolatu zen.

Saridunak... Ampliar imatge

 Martxoak 18 larunbatean, Zarautzen jokatu zen errepide denboraldiko hirugarren lasterketa. Zirkuitua 1,4km luzekoa zen, herri erdigunean kokatua, guztiz laua eta bi zuzengune luzerekin.

Alebinen proban hiru bira eman behar zitzaizkion zirkuituari, eta espero zen bezala, bigarren itzulian Adur Tapiak eraso gogor baten ondorioz harrapatua ez izateko adina abantaila lortu zuen eta ondorioz proba irabazi egin zuen. Bestalde, Asier Iguiñizek, sprint luze baten ondoren, asko landutako hirugarren postua lortu zuen. Nesketan, Malena Rodriguez lasterketa buruarekin kontaktua ez galtzen saiatu zen eta bigarren sailkatu zen. Bere ondoren, Junkal Santiago sartu zen eta berriro ere podiumera igotzea lortu zuen.

Infantilen proban zortzi itzuli eman behar zitzaizkion zirkuituari. Hasiera batean lasterketa azkarra espero bazen ere, ez zen horrela izan. Taldeen arteko zainketa estuak eta gure arerioen etengabeko erasoek taldea bateratua mantentzea eragin zuten. Hirugarren itzulian, eraso baten ondorengo geldialdian, txirrindulari batzuk erorketa bat izan zuten. Okerren atera zirenak Optica Bidasoa – Club Clicista Irunes taldeko txirrindulariak izan ziren, Xabier Blancok, Jon Grandek eta Maialen Arrutik podiuma lortzeko aukera guztiak galdu zituzten. Seigarren itzulian, Haritz Seinek jotako eraso luze batean Iñaki Errazkin (Buruntzazpi) eraman zuen bere gurpilean eta ihesaldi ona izango zena eragin zuen. Ihesaldian kolaboraziorik ez zegoenez, Haritz Seinek ardura hartu zuen eta indarra gorde 300 metroko sprintaren ondoren garaipena lortzeko. Hirugarren postua ere sprintean erabaki zen Haimar Etxebarria eta Beñat Carballedaren (Buruntzazpi) artean, azken honek lortu zuelarik. 

Webgune hau da: Portal de Asociaciones de Irun
© Club Ciclista Irunés / Irungo Txirrindulari Elkartea - Uranzu, 39 - bajo - 20304 - Irun - info@ccirunes.com